Zeharkako zergak: Ondare-eskualdaketak eta Egintza Juridiko Dokumentatuak
2015-10-19
Zeharkako zergak: Ondare-eskualdaketak eta Egintza Juridiko Dokumentatuak
Zuzenekoak eta udalekoak ikusi ondoren, ordaintzen ditugun zergei buruzko artikulu sortarekin jarraituko dugu gaur. Etxebizitza erostean izaten diren gastuez aritu ginenean aipatu genuen zeharkako zerga mota azalduko dugu: Ondare-eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga. OEZ eta EJD siglak dagozkie, hurrenez hurren, eta etxebizitzen eskualdaketak eta notario-aurrean sinatzen diren dokumentuak zergapetzen dituzte, labur-labur esateko. Jarraian, hobeto eta zehatzago azalduko ditugu zergon nondik norakoak.Ondare-eskualdaketen gaineko zergaren (OEZ) ezaugarri orokorrakOro har, partikularren arteko edo bigarren eskuko etxebizitza-erosketei Ondare-eskualdaketen gaineko zerga ordaintzea dagokie. Gainera, zerga hori honako hauei ere ezartzen zaie:
- mota guztietako ondasunen eta eskubideen eskualdaketei,
- enpresek egiten dituzten eragiketa jakin batzuei
- eta ofizialki dokumentatu behar diren egintzei.
- Bi seme-alaba edo gehiago hartzen dituen familia-unitateko kide izatea.
- Familia-unitateko kide bat bera ere ez izatea beste etxebizitza baten jabe udalerri berean.
- Etxebizitza hori eroslearen familia-unitatearen ohiko bizileku izan dadila.
- Eskualdaketaren ondorioz etxebizitzaren jabari osoa eskuratzea, eta hori ez dadila inolaz ere izan lehenago gozamen-eskubidea eta jabetza soila medio zatikatutako jabariaren baterakuntzaren emaitza.
- Notario-dokumentuak: eskriturak, aktak eta notarioaren aurrean egindako lekukotzak. Eskrituren eta notario-akten lehen kopia, betiere horien xedea balioztagarria bada eta inskriba daitezkeen egintzak eta kontratuak jasotzen badituzte. Adibidez:
- Ondasun higiezinen BEZarekin lotutako egintzak. Higiezin berri baten erosketa-eskritura, esaterako.
- Ondasun higiezinen banaketa, zatiketa, elkarketa edo bat-egitea. Adibidez: Jabetza Erregistroan etxebizitzak edo finkak zatitzea edo elkartzea.
- Obra berrien deklarazioa, banaketa horizontala.
- Hipotekarekin bermatutako maileguak eratzea eta likidatzea.
- Administrazioko dokumentuak: Erregistro Publikoan egindako prebentziozko idatzoharrak; esaterako: enbargoak, jabetza baten inguruko ebatzi gabeko demandak, etab.
- Merkataritza-dokumentuak: kanbio-letrak, ordaindukoak, ordainagiriak, igorpenak eta antzeko dokumentuak.
Zein da zure erreakzioa?