Ba al dakizu zein diren zibersegurtasuneko erakundeak eta zertan lagun diezazuketen?

Ba al dakizu zein diren zibersegurtasuneko erakundeak eta zertan lagun diezazuketen?

4 min.

Ba al dakizu zein diren zibersegurtasuneko erakundeak eta zertan lagun diezazuketen?

Oro har, gizarteak gaur egun duen erronka handienetako bat da zibersegurtasuna.

Globalizazioaren faktoreak funtsezko zeregina izan du ziberdelinkuentziak aurrera egiteko, eta, horregatik, erakunde espezializatu guztiek batera jardun behar dute mehatxu berri horren aurka borrokatzeko.

Nazio-mailan korporazio asko daude erakunde publikoetara atxikiak, hala nola  Defentsa Ministerioa, ziberkrimenaren aurkako borrokarekin lotutako zerbitzuak eskaintzeko.

Erakunde horietakoren bat ezagutzen al duzu? Hona hemen garrantzitsuenak:

  • BCSC, Basque Cybersecurity Centre izenaren akronimoa, Eusko Jaurlaritzak Euskadin zibersegurtasuna sustatzeko izendatutako erakundea da. Bere helburu nagusia zibersegurtasunaren kultura garatzea da euskal gizartearen artean, jarduera dinamizatzea eta sektore profesionala indartzea, hiru multzo handitan banatutako ikuspegi funtzional baten bidez: zibersegurtasunaren berrikuntza, enpresak eta profesionalak gaitzen dituzten tresnen bidez; inbertsioa eta talentua sustatzea, euskal enpresekin lankidetzan arituz helburu hori lortzeko; eta CERT bat eratzea, segurtasun-gorabeherei erantzuteko talde gisa. Azken multzo horri dagokionez, iruzur-saiakerak edo zibererasoak hautemanez gero, BCSCk doako harremanetarako bitartekoak ditu enpresen eskura, abisuak helarazteko eta bere talde tekniko espezializatuari neurriak hartzeko aukera emateko, haiek zabaltzea saihesteko eta komunitatea arriskuaz ohartarazteko.
  • INCIBE: Zibersegurtasuneko Institutu Nazional gisa ezagutzen da. Espainiako Gobernuaren esku dago, eta zibersegurtasuna sustatzeaz eta aurkikuntza- eta berrikuntza-eremu berriak garatzeaz arduratzen da. Zibersegurtasun-zerbitzuak eskaintzen dizkie, oro har, jendeari eta RedIRISi (Espainiako sare akademikoa eta ikerketa-sarea), bai eta enpresei ere.
  • CNN-CERT: 2006an sortua, Zentro Kriptologiko Nazionalaren Informazioaren Segurtasuneko Gertakariei Erantzuteko Gaitasuna izenarekin ezagutzen da. Inteligentzia Zentro Nazionalari atxikia dago, eta administrazio publikoek jasandako zibereraso guztiak aztertzeaz eta haiei erantzuteaz arduratzen da, bai eta bere langileei prestakuntza emateaz ere.

Urtero jardunaldiak eta hitzaldiak egiten dituzte segurtasunaren arloko azken joerei eta gaiei buruz, eta beren sareetan ikus daitezke horiek.

  • CNPIC: Azpiegitura Kritikoak Babesteko Zentro Nazionala Segurtasuneko Estatuko Idazkaritzari atxikia dago. 2006an sortu zen, eta Espainiako azpiegitura kritikoen babesarekin zerikusia duten politika eta eragiketa guztiak babesteaz eta gainbegiratzeaz arduratzen da.
  • Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak: Ertzaintzaren Informazioaren Teknologietako Delituen Sail Nagusia (SCDTI) CSIRT plataformaren parte da. Plataforma hori segurtasun informatikoko gertaerei erantzuteko ekipoek osatzen dute. Bestalde, Guardia Zibilak bere zibersegurtasuneko saila du, Zibersegurtasuneko Koordinazio Unitatea izenekoa. Nazio-mailan zibersegurtasunarekin loturik egon daitezkeen mehatxu guztiak konpontzeaz eta haiei aurre egiteaz arduratzen da.

Bestalde, Polizia Nazionalaren barruan, Ikerketa Teknologikoko Brigada Nagusia (BCIT) dago. Erakunde horren helburu nagusia da delitugileak jazartzea eta epailearen esku jartzea.

Zeintzuk daude herritarren eskura eta nola jar naiteke haiekin harremanetan?

Zibersegurtasunarekin zerikusia duten gertakarietarako, INCIBEk doako eta isilpeko zerbitzu batzuk eskaintzen dizkie herritarrei eta enpresei, eta urteko 365 egunetan eskura dituzte zerbitzu horiek zibersegurtasuneko edozein arazo agertuz gero. Honako bide hauetatik jar daiteke INCIBEko adituekin harremanetan:

  • Berehalako mezularitza-zerbitzua (WhatsApp zenbakia: 900 116 117)
  • Doako laguntza-telefonoa (017)
  • Telegram (INCIBE017)
  • Web-formularioa (https://www.osi.es/es/contacto)

Azken batean, herritarren eskura daude erakunde horiek, zibersegurtasunaren alorrean sor daitekeen edozein arazoren berri eman ahal izateko. Erabili lasai tresna, zerbitzu eta laguntza horiek zibersegurtasunarekin lotutako edozein zalantza argitu ahal izateko.

LABORAL Kutxaren bloga bezalako kanalen bidez, era guztietako online iruzurren berri eman nahi dizugu beti, eta aholku onenak eman nahi dizkizugu zure zibersegurtasuna eta zure enpresarena hobetzeko.


Zein da zure erreakzioa?