Zer den eta nola erabili LABORAL Kutxaren Postam@il

Zer den eta nola erabili LABORAL Kutxaren Postam@il

1 min.

Zer den eta nola erabili LABORAL Kutxaren Postam@il

Jasotzen dituzun bankuko gutun horiek guztiak? Behin begiratu eta gero paperontzira edo birziklatzeko ontzira botatzen dituzun ohar eta ordainagiri horiek guztiak? Horiek behin betiko ahazteko modua badago, zure kontuen mugimenduen inguruan egunean egoteari uko egin gabe. Postam@ail du izena, eta zure dirua gestionatzeko modu erraz, eroso eta ingurumenarekiko errespetuzkoa da. Gero eta gehiago dira hori erabiltzen duten LABORAL Kutxaren bezeroak.

Abantailak

  • Doakoa da.
  • Ondo dabil eta konbentzitzen du: Kontratatzen baduzu zaude ziur ez zarela damutuko. LABORAL Kutxaren 250.000 bezerok baino gehiagok betiko baztertu dute papera.
  • Ingurumena errespetatzen du.
  • Erosoa da: Zertarako jaso etxean artxibatu edo bota egin behar den papera, guztia formatu elektronikoan ondo antolatuta eta edozein unetan eskuragarri egon badaiteke?
  • Korrespondentzia guztia zure helbide elektronikoan jasotzeaz gain, Online Bankan alta emanda bazaude, Postam@ail Internet bidez ere eskura izango duzu, zauden tokian zaudela.

Ezaugarriak

Zerbitzuan alta emandako kontuetan mugimenduren bat dagoenean edo bidali beharreko dokumentazioa dagoenean, mezu elektroniko bat igorriko da adierazitako helbidera. Jasotako mezuak bi zati izango ditu:

  • Erantsitako dokumentuei buruzko azalpen-testua, mezuaren gorputzean.
  • Erantsitako fitxategiak: Dokumentuak, laburpenak, helbideratutako ordainagiriak eta abar dokumentu banatan bidaltzen dira, PDF formatuan. Ia nabigatzaile guztiek dute formatu horren irakurlea, oso hedatuta baitago. Halere, behar baduzu, “Adobe Reader” originala esteka honetan behera karga dezakezu.

Nola kontrata dezaket zerbitzua?

Oso erraza da, eta horretarako modu erosoena aukera dezakezu.

  • Zoaz hurbilen duzun sukurtsalera eta kontrata ezazu.
  • Online Bankaren zerbitzua aktibatuta baduzu:
    • Sar zaitez Online Bankara eta egin klik “Korrespondentzia eta dokumentazioa” atalean
    • Edo dei ezazu Telebankara eta eskatu: 901 333 444.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia