Sare sozialak: finantza-iruzurraren ataria

Sare sozialak: finantza-iruzurraren ataria

2 min.

Sare sozialak: finantza-iruzurraren ataria

Sare sozialak erabiltzaile bakoitzaren etengabeko informazio-iturri bihurtu dira gaur egun. Argazki, bideo, iruzkin edo interakzioen bidez gure aztarna digitala sortzen dugu: nor garen, gure egunerokoan zer egiten dugun, zeintzuk diren gure interesak edo zeintzuk diren gure inguruko pertsonak.

Garrantzitsua ez den informazioa dirudien arren, ziberdelitugileek are eraso sofistikatuagoak egin ditzakete harekin, eta, horri esker, errazago sar daitezke zure kontuetan. Arriskua ez dago argitaratzen den horretan bakarrik, baizik eta elkarrekin eraso sinesgarri bat eraikitzeko aukera ematen duten datuen konbinazioan.

 

Zer finantza-informazio lor dezakete konturatu gabe?

Askotan ez da beharrezkoa bankuko datuak esplizituki argitaratzea, ziberdelitugileek erasoak egin ahal izan ditzaten. Izan ere, zure jarduera digitalak, zeharka, edonork pentsa dezakeena baino askoz informazio gehiago eman dezake.

Jarraian, finantza-informazioa ezagutzera eman edo zeharka erasoak erraztu ditzaketen datuetako batzuk azalduko ditugu:

  • Datu pertsonalak: izen osoa, lantokia, kargua edo familia-informazioa bezalako datuek ziberdelitugileei identitatea ordezten lagun diezaiekete, besteak beste, banku-transakzioak baimentzeko.
  • Kontsumo-, bidaia- edo erosketa-ohiturak: interes pertsonalei buruzko argitalpenek zibergaizkileei erasoak egiteko distrakzio-uneak edo erabiltzailearen gaitasun ekonomikoa identifikatzen laguntzen diete.
  • Harreman pertsonalak: erabiltzailearen inguruko pertsonen artean konexioak ezartzeak erasotzaileei horietan oinarritzea erraztuko die, erasoei sinesgarritasuna emateko.

 

Sare sozialen bidez erasoak pertsonalizatzetik eta nortasuna ordeztetik babesteko, ez da ezagutza tekniko handirik behar; aitzitik, ohitura digital batzuk hartu behar dira sare sozialak edo iturri irekiak erabiltzerakoan:

  1. Mugatu informazio publikoa: zenbat eta informazio gutxiago izan publikoki, orduan eta zailagoa izango dute ziberdelitugileek erasoak pertsonalizatzeko edo identitatea ordezteko.
  2. Ez fidatu sare sozialetako eskaintzekin: sare sozialetan aurkitutako negozio-, lan- edo onura ekonomikoen edozein eskaintza konfiantza azkar sortzeko eta iruzurrezko ordainketa bat egiteko diseinatuta egon ohi da.
  3. Saihestu ordainketak kanal ofizialetatik kanpo egitea: edozein ordainketa kanal ofizialetatik kanpo egiteak dauden babesak ezabatzen ditu eta iruzur-arriskua areagotzen du.
  4. Kontrastatu informazioa iturri ofizialekin: sare sozialetan aurkitutako edozein finantza-erabaki hartu aurretik, saltzailearen ospea beste iturri ofizial batzuetan kontrastatu.
  5. Ez onartu ezezagunen adiskidetasun-eskaerak: zibergaizkile askok profil faltsuak sortzen dituzte biktimekin elkarreragiteko. Ez onartu kontu ezezagunetatik datozen eskaerak, ezta elkarrizketa pribatuak izan ere.

Gogoratu: Zure informazioa pribatua mantentzeak, baita sare sozialetan ere, zibererasoak prebenitzen lagun diezazuke.


Zein da zure erreakzioa?