Zozketa! Arabako Errioxako 2018ko Wine Run ardoaren lasterketa ikusgarrirako 4 dortsal-pare ditugu

Zozketa! Arabako Errioxako 2018ko Wine Run ardoaren lasterketa ikusgarrirako 4 dortsal-pare ditugu

1 min.

Zozketa! Arabako Errioxako 2018ko Wine Run ardoaren lasterketa ikusgarrirako 4 dortsal-pare ditugu

Urriaren 28an, eta, lehen aldiz, Bastidan, Arabako Errioxaren bihotzean, gure urteko egutegiko lasterketarik berezienetako bat egingo da.

Urtero bezala, LABORAL Kutxak babestuko du Wine Run Rioja Alavesa lasterketa. Munduko ardozaleek miresten duten ingurune batean, mahasti eta upategien artean, egiten den lasterketa hori garaiz amaituko da parte-hartzaileek eta haiekin doazenek Arabako Errioxako Ardo eta Gastronomia Azokaz goza dezaten.

Parte hartu nahi duzu? Idatzi zure datuak inprimakian eta zozketatuko ditugun 4 dortsal-pareetako bat eskuratu ahalko duzu. Irabazleetako bat bazara, hemen bertan ezagutaraziko dugu zeure izena eta esango dizugu zer egin behar duzun dortsal-parea jaso eta lasterketan parte hartzeko.

Lasterketak 3 modalitate izango ditu: 10 kilometroko paseoa upategiz upategi, 20 kilometroko lasterketa eta ibilaldi herrikoia. Irabazten baduzu, nahi duzun edo zure ezaugarriekin ondoen datorren modalitatea aukeratu ahal izango duzu. Eta, esan bezala, amaitutakoan, ardoaren azoka zoragarriaz gozatu ahal izango duzu. Izan ere, edozein modalitatetako parte-hartzaileek txartelak eskuratuko dituzte, azokan trukatzeko. Dortsala jasotzean emango zaizkizuen poltsen barruan aurkituko dituzue txartelak.

Zer diozu? Animatzen zara urriaren 28an ardoaren espiritua lagun duzula korrika egitera? Zain izango gaituzu!


Zein da zure erreakzioa?