Zozketa: I Orbaibar LABORAL Kutxa Erronkarako 2 zenbaki ditugu

Zozketa: I Orbaibar LABORAL Kutxa Erronkarako 2 zenbaki ditugu

1 min.

Zozketa: I Orbaibar LABORAL Kutxa Erronkarako 2 zenbaki ditugu

Hauek dira irabazleak:
  • Moisés Urien
  • Ander Goñi Beltza
Zorionak!

Zer iruditzen zaizu? Animatuko zinateke I LABORAL Kutxa Orbaibar Erronkan parte hartzera? Mendiko maratoia antolatu da, 43 kilometro dira guztira eta Nafarroako mendi lasterketen artean lekua egitera etorri da. Lasterka egin dezakezu, baina baita bizikletaz edo oinez ere, 10 kilometro egitea aukeratzen baduzu. Jasotzen den diru guztia Ricardo Abad Erronka Solidarioak Fundaziora joango da, ezgaitasun fisikoak edo gaixotasun arraroak dituzten pertsonei laguntza emateko.

Zozketatzen ditugun zenbakietako bat irabazteko zure datuak utzi behar dizkiguzu goian ikusten duzun formulario horretan. Eta irabazleetako bat bazara, geu jarriko gara zurekin harremanetan saria nola jaso dezakezun esateko.

Luxuzko enbaxadorea

Ez da lehen aldia Ricardo Abad bide lagun dugula. Herri kirolekin eta lasterketekin dugun konpromisoak eraman gaitu orain baino lehen kirolari nafar honekin lan egitera. Gogoratu dezagun berak daukala jarraian egindako maratoien errekorra, 607 lasterketa egin baititu. 2015ean harri eta lur utzi gintuen oso pertsona gutxiren esku dagoen erronka bete zuenean. 10 egunetan 10 Ironman egin zituen, LABORAL Kutxaren bulegoak dituzten 10 hiritan.

Orain, berriz batu gara, oso esanahi berezia duen erronka honetan parte hartzeko. Izan ere, Ricardo Abad Orbaibarretik oso hurbil jaio eta bizi da, Tafallan. Horregatik, espero dezagun parte hartze arrakastatsua lortzea! Zure aldetik, badakizu, izena eta zure datuak utzita aski duzula dortsal bat irabazteko.

Martxoaren 26ra arte!


Zein da zure erreakzioa?