Zure hipoteka kalkulatu nahi duzu?

Zure hipoteka kalkulatu nahi duzu?

1 min.

Zure hipoteka kalkulatu nahi duzu?

simulador_compra_viviendaEtxebizitza sektorean prezioek izandako beherakada aprobetxatu nahi baduzu, eta etxebizitza bat erosteko asmoa baduzu, edo bestalde, egun duzun hipotekaren ezaugarriak hobe ditzakezun aztertzen ari bazara, Euskadiko Kutxak erreminta interesgarria eskaintzen dizu.

Euskadiko Kutxa Zurekin proiektuan hainbat erreminta zehaztuko dizkizugu aste osoan. Hona hemen lehenengoa.Etxebizitzak erosteko simulagailuarekin hasiko gara gaur. Kalkulagailu sinple honekin, hipoteka-mailegua ordaintzeko zenbat kuota ordaindu beharko dituzun jakingo duzu.

Zenbait datu bete besterik ez duzu egin behar. Lehenik eta behin, adierazi zenbat diru eskatu nahi duzun, eta ondoren, aukeratu zenbat denboran amortizatu nahi duzun mailegua. Azkenik, aukeratu interes-tasa. Aurrez zehaztuta daude amortizatzeko sistemaren datuak eta kapitala eta interesak ordaintzeko aukeran dauden epeak.

Datu horiek sartu ostean, sakatu “onartu” eta simulazioaren laburpen txiki bat ikusiko duzu, honako datu hauek dituena: eragiketarako dirua, eskaturiko kapitala, interesak, eragiketaren kostu osoa, kuotaren zenbatekoa eta kuota kopurua.

Simulazioan aurrera egiteko, sakatu “jarraitu”, eta hipoteka-mailegua amortizatzeko epean ordaindu beharko dituzun kuota guztien zerrenda ikusiko duzu. Kopuru hori bi taulatan zehaztuta agertuko zaizu: taula batean interesak azalduko dira, eta bestean kapitala. Izan ere, hilero ordainduko duzun kuotaren zati bat interesak ordaintzeko izango da, eta bestea maileguan eskaturiko kapitala ordaintzeko.

Ez ahaztu: simulazioaren datuak gutxi gorabeherakoak dira. Informazio gehiago nahi baduzu, jo Euskadiko Kutxaren bulegoetara eta atseginez lagunduko dizugu.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua Inbertsio estrategiak