Zure sentsazioak 1 €-ren truke, COVID-19aren aurkako ikerketari laguntzeko. Bertsoapparekin bat egin nahi duzu?
2020-12-07
Zure sentsazioak 1 €-ren truke, COVID-19aren aurkako ikerketari laguntzeko. Bertsoapparekin bat egin nahi duzu?
2020a oso urte gogorra izan da: pandemiak gure familiei, gure lagunei, ekonomiari eta gizarte osoari eragin die, nahiz eta ahalegin itzela egin dugun urte osoan zehar. Baina, ikerketari eta pertsona askok eginiko lanari esker, egoeraren amaiera ikus dezakegu itxaropenez. Heldu da unea ahalegin kolektibo honetan urrats bat gehiago emateko, osasun-krisia atzera uzten laguntzeko.
Horregatik, LABORAL Kutxan ekimen bat jarriko dugu martxan. Anbizio handikoa izateaz gain, zirraragarria ere izango da. Hilaren 17an, urtero egin ohi den EiTB Maratoiarekin bat egingo dugu, oso modu berezian. Aurten, COVID-19aren aurkako borrokari laguntzera bideratuta egongo da, eta urtean zehar metatu ditugun emozioak ikerketa bihurtu nahi ditugu. Jakin nahi duzu nola?
Horien artean honako hauek sortutako eta abesturiko bertsoak daude: Maddalen Arzallusek, Sebastian Lizasok, Oihana Iguaranek, Xabier Euzkitzek, Onintza Enbeitak eta Aitor Mendiluzek. Horiek elkarrekin bertso bat konposatu dute, Bob Marleyren “no Woman No Cry” musikarekin.
Merezi du, ez al da horrela? Horregatik sormen-ahalegin txiki bat egitera animatu nahi zaitugu, eta, Euskal Irrati Telebistaren ekimenari diruz laguntzeaz gain, zure sentimenduak entzuleekin partekatzera animatu. Horrela, pandemiari aurka egiteko baliabide gehiago batzen lagunduko duzu. Zain gaituzu.
Zein da zure erreakzioa?