Zuretzat, LABORAL Kutxaren edukien plataforma berria!
2022-11-25
Zuretzat, LABORAL Kutxaren edukien plataforma berria!
Honaino iritsi bazara, konturatuko zinen LABORAL Kutxan berrikuntzak ditugula. Zuretzat-ekin etapa berri bati ekin diogu, hobekuntzekin, aurrerapauso bat eman dugu zuri esperientzia erabat pertsonalizatua eskaintzeko.
Zer da Zuretzat?
Gure blog berri eta berritua da, edukien plataforma global bat, non informazio askotarikoa aurkituko duzun modu desberdinetan: artikuluak, elkarrizketak, podcastak, bideoak eta abar.
Orain arte zenbait blog genituen, eta horien bidez publiko desberdinengana iritsi nahi genuen; orain, berriz, eduki horiek guztiak plataforma bakarrean izango dituzu eskura. Baina ez kezkatu! Izan ere, espazioak bateratzeak ez du esan nahi edukiak murriztu behar ditugunik, ez horixe. Zure egunerokorako interesgarriak izan daitezkeen artikuluak argitaratzen jarraituko dugu, baita zure enpresarako behar duzun guztia ere. Halaber, pertsona ezagunak ere izango ditugu gurekin, beren ezagutzarekin argi egiteko zenbait eremutan (kultura, ekintzailetza, kirola, jasangarritasuna, finantzak, lankidetza…), eta ez ditugu ahaztuko bideoak eta infografiak, zure interesekoak izan daitezkeen kontzeptuak hobeto eta errazago ulertzeko.
Eta ez hori bakarrik. Gune interaktibo eta erabat pertsonalizatu honetan, erregistratu ahal izango zara eta zure lehenespenak sartu ahal izango dituzu, zer nahiago duzun esperientzia horietaz gozatzeko, eta, horrela, besteak beste, eduki esklusiboetara sarbidea izateko. Gainera, profesional gisa erregistratuz gero, Consulting Prora sartu ahal izango zara, hau da, autonomoei eta enpresei aholkularitza doan emateko zerbitzura.
Eduki berriak
Sareko informazioa kontsumitzeko joera berriak dauzkate erabiltzaileek, eta Zuretzat-ekin horietara egokitu nahi dugu. Horregatik, ez da eduki idatziak bakarrik dituen blog xume bat; aitzitik, formatu berriak ere gehitu ditugu (adibidez, podcastak edo bideoak), zuk zeuk erabakitzeko nobedade guztiez nola ongi jabetu nahi duzun.
Gainera, hiru hilean behin ateratzen dugun Enpresa Konfiantza Adierazlearen gaineko gure argitalpena grafiko batekin jarriko dugu, bilakaera hobeto eta errazago ikusi ahal izateko.
Nire eremu pribatua
Zuretzat-ek dakarren nobedadeetako bat da doan erregistratzeko aukera eduki eta ekintza esklusibo batzuetara sartzeko. Oso erraza da erregistratzea, pauso hauei jarraitu besterik ez duzu:
- Egin klik hemen edo ‘Erregistratu’ botoian, goialdean, eskuinaldean.
- E-mail bat bidaliko dizugu zure helbide elektronikora, erregistratzeko prozesua amaitzeko.
- Egin klik e-mailean aurkituko duzun loturan, sartu eremu pribatura eta aukeratu zer eduki-mota interesatzen zaizun.
- Atera onura eduki esklusibo guztiari.
Hiru bilatzaile bakarrean
Uste dugu oso garrantzitsua dela zuk behar duzun informazioa erraz eta azkar topatzea. Horretarako, bilatzaile bakarrarekin hiru bilaketa egiteko aukera sortu dugu, bilaketa librearekin ez ezik, filtroen bidez edo hiru pausoko bilaketa azkarra egiteko aukerarekin.
- Bilatzaile librea. Aukera honen bidez hitz edo esaldi baten arabera bilatu ahal izango duzu edukia, edo zure azken bilaketen arabera. Gainera, bilaketa honen bidez, joera edo kanal nabarmenen bidez egin ahal izango duzu, gehien ikusten dituzunen arabera.
- Filtroen bidezko bilatzailea. Edukiak formatu desberdinetan daudenez, zer nahi horixe aukeratu ahal izango duzu (artikulua, bideoa edo podcasta), zer gairen inguruan nahi duzun jaso informazioa, eta baldin badakizu gutxi gorabehera noiz argitaratu zen, horrela ere aukeratu ahal izango duzu.
- Bilaketa azkarra 3 pausotan. Bilaketa erabat bisual honi esker, hiru ukiturekin (formatua, irakurtzeko denbora eta zer sentimendu eragitea espero duzun), zuretzako moduko edukia erakutsiko dizugu.
Askoz ere berrikuntza gehiago
Gaur egun, zerbait erosi nahi dugunean edo artikulu jakin bat interesatzen zaigunean, beste lagun batzuen balorazioa entzuteko joera daukagu. Eremu berri honetan, post bat irakurritakoan edo podcast bat entzundakoan edukia baloratu ahal izango duzu, eragin dizun sentsazioaren arabera.
Eta hori gutxi balitz, hona hemen beste hau: mugikorrean irakurtzeko gaueko eran jartzea nahiago baduzu, orain Zuretzat-en zurian edo beltzean nabiga dezakezu.
Animatu eta ikusi plataforma berri honen zoko-moko guztiak!
Zein da zure erreakzioa?