#ZuriEsker: LILATON, elkarrekin korrika berdintasunean aurrera egiteko

#ZuriEsker: LILATON, elkarrekin korrika berdintasunean aurrera egiteko

2 min.

#ZuriEsker: LILATON, elkarrekin korrika berdintasunean aurrera egiteko

LABORAL KUTXAn konpromiso sendoa izan dugu beti kirolaren, kulturaren eta gizartearen munduarekin.

Kirolari emandako babesa gure erakundearen DNAren parte izan da, eta gure balio sakonenekin lotuta dago: talde-lana, ahalegina eta bikaintasuna.

Kirolak gure inguruko garapen pertsonal eta sozialerako tresna gisa duen garrantziarekin identifikatuta, mota guztietako probak, taldeak eta profesionalak sustatu eta babestu ditugu, lasterketa eta ekitaldi herrikoietatik hasi eta lehen lerroko taldeetaraino.

Kirolaz gain, hamarkadak daramatzagu gure inguruko kultura-industriei laguntzen, sortzaileei babesa ematen, haien ekoizpena zabaltzen eta ezagutarazten, eta gizarte kultua eta baloreduna bultzatzen.

Baina haien ekimenak babesteaz gain, LABORAL Kutxan ahotsa eman nahi diegu, haien istorio pertsonalak ikusarazi, eta horretarako #ZuriEsker sortu dugu. Dokumental sorta bat, #badabestemodubat espirituarekin gauzak egiteagatik errekonozimendua merezi izan duten pertsonen aurpegi eta proiektu batzuk ikusarazteko.

#ZuriEsker emankizun honetan, LILATON lasterketa herrikoian jartzen dugu arreta, duela hiru hamarkada baino gehiagotik Donostiako kaleetan barrena dabilena, mezu argi batekin: emakumeek kirolean parte har dezaten sustatzea eta berdintasuna kirol-jardueratik ikusaraztea. LILATON proba atletikoa baino askoz gehiago da; belaunaldien arteko topagunea da, non adin eta baldintza fisiko guztietako emakumeek energiaz, aldarrikapenez eta harrotasunez betetako esperientzia kolektiboa partekatzen duten.

LABORAL Kutxan bat gatoz LILATONek ordezkatzen dituen balioekin: kirola ahalduntzeko, osasunerako eta gizarte-eraldaketarako tresna gisa. Horregatik, lasterketa honetan bezala, parte-hartzea, aniztasuna eta erreferente femeninoak sortzea sustatzen duten ekimenak babesten ditugu. Elkarrekin korrika egitea elkarrekin aurrera egitea ere badelako, eta kirola eta gizartea eraikitzeko beste modu bat badela uste dugulako.


Zein da zure erreakzioa?