Aukera ugari LABORAL Kutxako zure txarteletan

Aukera ugari LABORAL Kutxako zure txarteletan

4 min.

Aukera ugari LABORAL Kutxako zure txarteletan

Pandemia eta konfinamendua 2020an iritsi zirenetik, nabarmen hazi da banku-txartelaren erabilera. Zehazki, Europan 2021ean txartelarekin egindako ordainketak eragiketen guztizkoaren % 49 izan ziren, eta hurrengo urtean txartel bidezko ordainketa % 23,56 hazi zen Espainian eta zenbatekoa, aldiz, % 25,05. Horrela, eskudiruaren erabilera jaisten ari da eta diru-kopuru txikiekin erabiltzen da nagusiki. “Plastikozko dirua” deitutakoa bere erosotasunari eta bizkortasunari esker ari da hedatzen, eta horretan laguntzen du, halaber, saltoki gehienek ez dutela jada gutxieneko diru-kopururik edo ordainketa-mugaketarik ezartzen.

Hori dela-eta, LABORAL KUTXAN egungo egoerara egokitzen saiatzen ari gara eta hainbat funtzionalitate eta zerbitzu eskaintzen dizkiegu gure bezeroei beren premia guztiei erantzun diezaieten.

Pertsonalizatu zure txartela

Nazkatuta zure txartel generiko aspergarriarekin? Soluzio bat eskainiko dizugu! Orain zure txartela (Visa Clásica, Visa Clásica GO, Visa Electron edo Visa Electrón GO) pertsonalizatu dezakezu, hautatzen duzun irudiarekin. Eskatu ezazu Online Bankatik eta jaso ezazu zure etxean.

Zure webgunetik diseinatu dezakezu, idatzi zure izena eta hautatu eskuragarri dauden bederatzi kategorien argazki bat: Animaliak, Klasikoak, Kontzeptuak, Kultura, Kirola, Musika, Natura, Paisaia eta Urbanoak. Zure txartela doan pertsonalizatu ahalko duzu lehen aldiz Online Bankatik eskatzen baduzu, baita pertsonalizatutako txartel berri baten alta edo kontratazioa ere Online Bankaren bidez. Irudi pertsonalizatuan egin daitezkeen ondorengo aldaketetarako kostua 5 euro da.

LK-PAY eta Bizum

LK-PAY aplikazioak mugikorrarekin zenbait eragiketa egitea ahalbidetzen du.

  • Mugikorrarekin egindako ordainketa: Mugikorra terminalera hurbiltze soilarekin ordaindu ahalko duzu, terminal hori contactless bada. Ordainketak txartela zertan aurkeztu gabe egiteak ematen duen erosotasunarekin, kostu gehigarririk gabe eta segurtasun berarekin.
  • Bizum: Lotu zure mugikor-zenbakia nahi duzun kontura zure kontaktuekin dirua unean bertan eta erabateko segurtasunarekin bidali eta jasotzeko.

Gainera, Google Pay plataforman sartu dezakezu zure txartela, zure mugikorra diru-zorro bihurtuta.

Haatik, nabarmentzekoa da betiere garrantzitsua dela txartel fisiko bat edukitzea, txartelak ahalbidetzen baitigu ordainketa-metodoen aukera zabala eskaintzen ez duten webgune eta app jakin batzuetan ordainketak egitea. Dena den, gero eta alternatiba gehiago daude horrelako transakzioetarako, hala nola Bizum, Amazon Pay, eta abar.

Ordaindu saltokietan Bizumekin

Bizumek ez du balio soilik zure kontaktuekin eragiketak egiteko, online merkataritzan erabateko erosotasunez, bizkortasunez eta segurtasunez erosteko ere erabili dezakezu. Erosketa webgunean egitean, “Ordaindu Bizumekin” aukera aukeratu behar duzu eta ondoren eragiketa zure mugikorretik egiaztatu.

Itzali edo piztu zure txartela

Orain zure txartelei une bakoitzean eman nahi diezun erabilera zein izango den erabaki dezakezu Online Bankatik edo zure mugikorretik: itzali egin ditzakezu, piztu, haien operatiba mugatu edo behar duzunerako konfiguratu. Adibidez, lapurtzen badizute edo galtzen baduzu, agudo itzali beharko duzu, eta berreskuratzen duzunean, berriz piztu. Edo blokeatu behin betirako galdutzat ematen baduzu, eta laster jasoko duzu beste bat. Funtzio batzuk aldi baterako aktibatzeko edo desaktibatzeko aukera ere baduzu, hala nola Internet bidez erostea edo kutxazainetan dirua ateratzea.

Beste aukera bat atzerriko erosketak gaitzea edo desgaitzea da, ustekabekoak saihesteko eta beste herrialde batera bidaiatzen duzunean soilik erabiltzeko. Neurri horiek zure kontua babestea eta segurtasuna gehitzea bilatzen dute, aldaketak berehala hasten baitira indarrean.

Stickerra mugikorrerako

Gaur egun oso ohikoa da mugikorrarekin edo erlojuarekin ordaintzea txartela gailuari lotuta izanez gero. Bada beste alternatiba eroso, sinple eta seguru bat: Stickerra. Telefono mugikorrari atxikitzen zaion minitxartel bat da, eta ordainketak terminal edo kutxazainetan egitea ahalbidetzen du, contactless txartelekin egiten den bezalaxe.

Txartelaren kopia bat bezala funtzionatzen du, eta, hori horrela, stickerrarekin ordaindutako eragiketek baliotasun eta tratamendu bera dute, zure egungo txartela osatuz. Doan eskatu dezakezu eta Online Bankan aktibatu. Azkenik, mugikorraren atzeko aldean itsatsi behar duzu. Tapakia edo zorroa jarri daiteke, ez baitu interferentziarik eragiten stickerraren operatiban.

LABORAL Kutxak bere bezeroentzat lanean jarraitzen du, haien zerbitzuak hobetuz, bere funtzioak zabalduz eta betiere modu seguruan jardunez. Online Bankatik hartu dezakezu alta.


Zein da zure erreakzioa?