
Esaguzu zer #hasi nahi duzun 2016an eta irabazi 200 euro, kulturan, modan, aisialdian edo nahi duzunean gastatzeko
2015-11-30
Esaguzu zer #hasi nahi duzun 2016an eta irabazi 200 euro, kulturan, modan, aisialdian edo nahi duzunean gastatzeko
ZorionakBitxia da, baina, agenda digitalak, e-posta bidez partekatutako egutegiak eta abisu elektronikoak nagusi diren garai honetan, egutegia da LABORAL Kutxaren produktuen artean gogokoen dituzuenetako bat. Horrek hunkitu egiten gaitu, egia esan; lau hamarkadatik gora daramatzagu egutegia egiten, eta hainbat hilabetetan lan egiteaz gain, maitasun handiz egiten dugu. Iaz, laguntza eskatu genizun egutegia egiteko. Hain zuzen, zure eguneko une berezia zein zen galdetu genizun, haietatik 12 aukeratzeko eta urteko hilabeteak irudiztatzeko. Orain, zugana jotzen dugu berriro ere, 2016an zer #hasi nahi duzun galdetzera. Horixe izango da egutegiaren gai nagusia: hastea.Lehiaketaren dinamika2016an zer hasi nahi duzun pentsatu duzu? Zerbait txikia izan daiteke beharbada, baina oso garrantzitsua zuretzat; esaterako, lanera oinez joatea, autoa hartu beharrean. Agian, hizkuntza bat ikasten hasi nahi duzu, edo aspaldi buruan erabilitako lan-proiektu bati berriz ekin. Beharbada, proiekturen bat egin nahi duzu etxean, edo harreman batean hasi. Beharbada bizi-mailako zerbait egin nahi duzu, hala nola seme-alabak izan, herriz aldatu… edo batek daki. Kontatu hemen bertan, blogean.Eta parte hartzaile guztien artean, abenduaren 18an, oparitarako 3 txeke zozketatuko ditugu (oinarriak hemen ikus ditzakezu). Zaude lasai plataforma hau sekula erabili gabea bazara, ezin errazagoa da eta. Guk 200 euro balio dituen txeke bat emango dizugu eta diru horrekin zu weborrian sartu zaitezke eta katalogotik nahi duzuna erosi dezakezu. Era guztietako produktuak aurkituko dituzu: autoa doan garbitzeko bonoak; Springfield, Pedro del Hierro edo Women’s Secret etxeetako jantziak; Amazon atariko produktuak… Eguberri hauetan ez zaizu faltako zer oparitu zeure buruari edo zeuk aukeratutako edonori.Zer diozu? Parte hartzeko gogorik?Eta zerbait handia hasteko asmotan bazaude, hemen dituzu aholku batzuk, zure helburuak planifikatzeko eta hasten duzun edozein proiektutan nahi duzun guztia lortzeko.

Zurekin.
Zozketaren oinarriakDatuen Babesari buruzko klausula
Zein da zure erreakzioa?