Eskolara modu ziberseguruan itzultzeko aholkuak
2023-09-14
Eskolara modu ziberseguruan itzultzeko aholkuak
Ikasturtearen hasieran eta teknologia ikaskuntzan gero eta gehiago txertatzen ari dela, funtsezkoa da gurasoak zibersegurtasunaren oinarrizko kontzeptuetan hezita egotea eta eskolara itzulera zibersegurua bermatzeko neurriak hartzea. Hona hemen eskoletara itzultzean segurtasun digitala mantentzen eta etxeko haurrak kontzientziatzen laguntzeko aholku batzuk:
- Izan gailuak eguneratuta: ziurtatu online ikaskuntzarako erabilitako gailu guztiak eguneratuta daudela softwarearen eta segurtasun-adabakien azken bertsioekin. Horrek ahultasun ezagunen aurka babesten lagunduko du.
- Kontu pertsonalen kontrola izan ezazu: bi faktoreko autentifikazioaren eta pasahitz seguruen bidez , aparteko segurtasun-geruza bat emango diozu, kontu batera sartzeko onespen gehigarri bat eskatuko baitu. Erabilitako pasahitzak sendoak izan behar dira eta aldizka aldatu behar dira. Gogoratu soilik haien gurasoekin edo tutoreekin partekatu behar direla.
- Konektatu segurtasunez: ez erabili Wi-Fi sare publikorik kafetegietan, aireportuetan edo liburutegietan, ziberdelitugileek erabil baititzakete Interneteko trafikoa geldiarazteko eta datu konfidentzialak lapurtzeko. Horren ordez, erabili Wi-Fi sare pribatuak, beste inork ezagutzen ez duen pasahitz batez babestuta.
- Sustatu pribatutasuna eta nabigazio segurua: zehaztu zer informazio nahi duzun modu publikoan, pribatuan edo sare sozialetan ikusteko moduan erakusteko. Sare sozial guztietan dago pribatutasuna konfiguratzeko aukera. Adingabeak jabetu behar dira online edukia igotzean dauden arriskuez, baita kontsumitzen dutenaz ere. Gainera, iturrien benetakotasuna egiaztatu behar dute, eta ez dute Interneten aurkitzen duten guztian sinetsi behar.
- Mantendu gainbegiratze aktiboa: gainbegiratu zure seme-alaben online jarduerak eta ezarri komunikazio irekia eroso senti daitezen sarean aurki ditzaketen zalantzak edo arazoak partekatuz.
- Animatu arazoen berri ematera: azaldu jazarpen zibernetikoko edozein gertakariren, eduki desegokiren edo edozein jarduera susmagarriren berri eman diezaioketela konfiantzazko pertsona heldu bati edo hezkuntza-erakundeari. Horri esker, gazteen segurtasuna eta ongizatea babestuko dira, eta aurre egiteko eta erantzukizun digitalerako trebetasun garrantzitsuak irakatsiko zaizkie.
Eskolara itzulera zibersegurua egiteak ikuspegi proaktiboa dakar hezkuntzan. Aholku hauekin, adingabeak kontzientziatu behar ditugu dauden arriskuez eta online ikasteko aukerak modu seguru eta arduratsuan ahalik eta gehien aprobetxatzeko moduaz.
Zein da zure erreakzioa?