Go!azen, Euskal Telebistako kanpamentu musikala

Go!azen, Euskal Telebistako kanpamentu musikala

2 min.

Go!azen, Euskal Telebistako kanpamentu musikala

Go!azen telesail musikalaren denboraldi berriaren estreinaldia ETB1ean, LABORAL Kutxak babestuta.

Go!azen Euskal Telebistaren azken urteetako arrakasta handienetako bat da. ETB1erako film luze musikal baten gisa hasi zen 2008. urtean, baina hark izan zuen arrakasta ikusita, zinema-aretoetan estreinatu zen eta, bi urte geroago, telesail bihurtu zen. Orain, ekoizle beraren eskutik itzuli da, Pausoka Entertainment, abiapuntu berarekin: Basakabi kanpamentuko neska-mutilen abenturak kontatzea.

Oraindik ez zara hura ikusten hasi? Ez kezkatu. Azaroaren 18ko, ostiraleko, kapitulua online dago, eta, beraz, oraindik ere hura ikusten hasi eta gainerako denboraldi guztia ikus dezakezu. LABORAL Kutxan badakigu telesailak milaka jarraitzaileen itxaropenak beteko dituela. Horiek Basakabin gertatzen den guztiaren berri izan dezakete haren web-orriaren edo gure sare sozialen bitartez, horietan gure babesa jasotzen duten kirol, gizarte eta, kasu honetan bezala, kultura arloko jarduera guztien berri ematen baitugu.

Ez da Euskal Telebistarekin lan egiten dugun lehen aldia

Euskarazko ikus-entzunezko eduki erakargarriak eskaintzeak gure industria kulturalak sendotzea esan nahi du, baina baita euskarari haren normalizaziorako ezinbesteko erreminta bat eskaintzea ere. Horregatik, LABORAL Kutxan Go!azen eduki erakargarria babestearen aldeko apustua egin dugu, euskararen belaunaldiz belaunaldiko transmisioan funtsezkoa den publiko bati bideratuta baitago: nerabeak.

Dena den, ez da EiTBrekin gure ikus-entzunezko industria sendotzeko helburuarekin lan egiten dugun lehen aldia. Gure azken lankidetzatako bat ETB1eko programa ikusienetariko bat bihurtu zen, eta orain ikasmaterial gisa egokitu da euskara-irakasgairako, Eusko Ikaskuntzak egindako ahaleginari esker, gurekin lankidetza estuan diharduen beste erakunde bat. Tribuaren Berbak saioaz ari gara, euskararen zailtasunaren gisako mitoak argitzen saiatu zen, eta hizkuntzaren sexismoaren edo pelikulak bikoiztu beharrean azpitituluak jartzearen komenigarritasunaren gisako gaiak jorratu zituen dibulgazio-programa.

Askotan esan dugu, baina kreditu-kooperatiba bat garen heinean, zerbitzua eskaintzea eta sorleku dugun gizartean erabilgarriak izatea da gure helburua. Izan ere, bankan ere gauzak egiteko beste modu bat dagoela uste dugu.


Zein da zure erreakzioa?