Interneten gehien egiten diren hipotekei buruzko 5 kexak
2016-04-04
Interneten gehien egiten diren hipotekei buruzko 5 kexak
Zer bilatzen dugu hipoteka batean? Zer aldaketa proposatuko zenizkioke banku-erakunde bati, eskaintzen duen informazioa hobetu dezan? Zer nolako zalantzak sortzen dira etxe baterako mailegua kontratatzeko orduan? Banku-erakunde gisa, galdera horien erantzunak ezagutzea da gure betebeharra, gure zerbitzuak hobetzen jarraitzeko. Horregatik, 2015eko uztailetik urrira ikerketa bat egin dugu Interneten, eta Sareko erabiltzaileek foroetan, online egunkarietan eta bankarekin, hipotekekin eta ekonomiarekin lotutako mota guztietako edukietan esaten dutena entzun dugu (gure erakundeari edo beste batzuei dagokienez).
Jarraian, azterketa horren emaitza agertzen da. Bertan, Interneteko ia 900 erabiltzailek esandakoa aztertzen da, eta hipoteken inguruko 5 hobekuntza-eremu garrantzitsuenak jasotzen dira. Eremu bakoitzean, hobetzeko egiten ari garena jaso dugu. LABORAL Kutxan lan egiten dugun pertsonak ez gara perfektuak, baina gero eta hobeto erantzun nahi diegu gure bezeroen kezkei.
Bat: Informazio gehiago
Hori da hipoteken erabiltzaileek eskatzen dutena, erosi nahi duten produktuarekiko ezjakintasuna adierazten baitute. Banku-erakundeekiko kexa nagusia argitasunik eza da, eta oso ohikoa da zalantzaz betetako pertsonak aurkitzea. Horrek azterketaren bigarren ondorioa azaltzen lagun diezaguke, Internet ezinbesteko tresna baita informazioa bilatzeko. Mota guztietako online azterketak, analisiak, erreportajeak eta erremintak daude zalantza horiek guztiak argitzen saiatu eta hipoteka bat zer den eta zer ez den ulertarazteko.Bi: Maileguekin lotutako produktuek kexak sortzen dituzte
Oro har, hipoteka-mailegu bat kontratatu nahi duten pertsonei ez zaie gustatzen harekin lotutako produktuak egotea, etxeko aseguruak edo txartelak, esaterako. Hipotekaren hileko kuotaren gastuari aurre egin behar dietenean, horiek sor ditzaketen karga osagarriek kezka sortzen diete.Hiru: Izapideak azkarrago
Interneten informazioa partekatzen dutenek konponduta ikusi nahiko luketen beste gai bat hipoteka-prozesua bizkortzea eta arintzea da. Bezero askorentzat, egin beharreko izapide-kopurua oso gogaikarria da, eta oniritzia jaso arte gainditu behar dituzten oztopoez kexatzen dira. Kexa nagusiak izapide horien moteltasunarekin eta egin beharreko izapide guztiekin lotuta daude.Lau: Lotutako interesak eta kostuak eta itzulketak, hobetu beharreko beste alderdi bat
Kexen laugarren arrazoia izapide horiekin guztiekin lotutako kostuak dira. Kasu gatazkatsuenetan, hau da, arazoren bat izan denean eta erakundeek itzulketak egin beharra aitortu dutenean, prozesuak nahi baino gehiago iraun duela adierazten dute Interneteko erabiltzaileek.Bost: Gizarte-erantzukizun handiagoa gizartearekin
Banka kooperatibo gisa, funtsezko alderdia da LABORAL Kutxarentzat, baita finantza-sektorearen gizarte-erantzukizuna handitu dadila eskatzen duten banku-erakundeetako bezeroentzat ere.LABORAL Kutxan hobetzeko egiten ari garena
|
Zein da zure erreakzioa?