LABORAL Kutxa emakumezkoen kirolarekin

LABORAL Kutxa emakumezkoen kirolarekin

6 min.

LABORAL Kutxa emakumezkoen kirolarekin

Kirol-arloarekin konpromiso sendoa dugula erakutsi dugu LABORAL Kutxan, batez ere emakumezkoen kirolarekin. Kirolak garapen pertsonal eta sozialeko erreminta gisa duen garrantzia onartuz, emakumeek esparru horretan kirola praktikatzea eta horretarako aukerak izatea bultzatzeko ekimenak sustatu ditugu. LABORAL Kutxan emakumezkoen kirola hazarazten eta praktika horri agerikotasuna ematen lagundu nahi dugu, gizarte inklusibo eta ekitatibo baterantz aurrera eginez.

Zorionez, gero eta neska gehiagok dute ziklista izateko ametsa. Herrietako ziklismo-eskolek gero eta neska gehiago dituzte, eta gero eta gehiago dira lasterketetan parte hartzen dutenak. Funtsezkoa da neska horiek guztiak baldintza-berdintasunean egotea eta nahi duten tokiraino iristeko beharrezkoak diren bitartekoak izatea.

LABORAL Kutxa Team emakumezkoen gure txirrindulari-taldean, taldekide guztiak jabetzen dira oraindik ere bide handia dagoela egiteko, eta hor jarraitzen dute egunero beren aletxoa jarriz emakumezkoen kirolaren arloan.

Iaz gazte kategorian Espainiako erlojupeko Txapelketa irabazi zuen Eneritz Vadillo gazte bizkaitarrarekin hitz egiteko gozamena eta aukera izan dugu. Txirrindularitzaren munduan nola hasi zen kontatu digu.

 

 

-Zerk motibatu zintuen txirrindularitzaren munduan sartzeko? Noiz hasi zinen pedalei eragiten?

Herrian, Gorlizen, nire gurasoen lagun batek klub txiki bat sortzearen ondorioz hasi nintzen ni, Hondarmendi klubean, hain zuzen ere. Beste kirol batzuetan sartuta nengoen jada, baina nire anaia bikia kirol baten bila zebilen eta bizikletan hastea planteatu zioten. Eta nire gurasoen laguna eskoletako txirrindularitza nolakoa zen eta nolakoa izango zen erakusten ari zitzaienean, “nik ere nahi dut” esan nuen, eta horrelaxe hasi nintzen 9 urterekin.

-Zertan pentsatzen duzu karrera betean zaudenean?

Burutik gauza asko pasatzen zaizkizu karreran. Karrera-egoeraren arabera, karreraren beraren gauzetan pentsatzen egon zaitezke, hala nola “delako puntura hurbiltzen ari naiz eta aurrean kokatu behar dut”, edo, mendate batean bada, adibidez, eta ahaleginari eusteko borrokan ari bazara, nire burua animatzen saiatzen naiz, “aupa, Eneritz, erraz zabiltza, eutsiko diozu”. Edo geldialdi batean, karrerarekin inolako zerikusirik ez duten gauzetan ere pentsatzen egon naiteke.

-Zer balio partekatzen eta lantzen duzue LABORAL Kutxa Team taldean?

Esango nuke taldean funtzioaren, ahaleginaren, iraunkortasunaren, zintzotasunaren, elkartasunaren eta, batez ere, berdintasunaren balioak lantzen direla. Emakume eta gizonen artean maila profesionalean berdintasun hori lortzeko egiten ari garen ahalegina oso handia da.

-Zer esan nahi du gaur egun emakumea eta ziklista profesionala izateak?

Emakumea eta ziklista profesionala izateak dedikazio handia eskatzen du, kirol oso sakrifikatua da. Argi dago emakumezkoen ziklismoa aurrera egiten ari dela, baina bistakoa da bide asko dagoela egiteko berdintasunera iritsi arte, eta, hori horrela, lanean jarraitu behar dugu. Eta ez soilik txirrindularitzan, baizik eta kirol-esparruan oro har.

LABORAL Kutxan, LABORAL Kutxa Teamen eskutik, berdintasunaren, ahaleginaren, gainditzearen eta talde-lanaren balioen aldeko apustua egiten dugu. Jasangarritasun-klabean etorkizuna eraikitzeko gazteen artean bizitza-ohitura osasungarriak sustatzeko garaian ziklismoa metodorik onenetako bat dela aldarrikatu nahi dugu.


Zein da zure erreakzioa?