Zure bidaiak antolatzeko aurrezki partekatuak

Zure bidaiak antolatzeko aurrezki partekatuak

3 min.

Zure bidaiak antolatzeko aurrezki partekatuak

Hilabete eskas falta da uda ofizialki has dadin, beraz, une egokia da irrikaz espero dituzun oporrak antolatzen hasteko. Zer duzu buruan? Atzerrirako bidaia, hondartza liluragarri bat, kanpina familiarekin, musika-jaialdi bat bikotekidearekin, herriko jaiak lagunekin… Edozein planek balio du udan deskonektatu eta indarberritzeko, baina nora joango zaren aukeratzea bezain garrantzitsua da txartelak edo ostatua ordaintzerakoan eta erosterakoan gauzak ondo antolatzea.

LABORAL Kutxak zure bidaietarako aurrezteko modu orijinal eta erosoa eskaintzen dizu: Aurrezklik. Zerbitzu berria da, baina ulertzeko erraza. Garai batean, haurrak ginenean, aurrezteko erabiltzen genuen ontzitxoa bezalakoa da; eltzetxo partekatu edo bote kolektibo moduko bat, baina hobea: online kontu bat da, eta zuk erabaki dezakezu nola, noiz, norekin eta zertarako aurreztu nahi duzun. Izena bera ere zeuk erabaki dezakezu: AURREZKLIK & oporrak, esaterako. Eta nahi adina kontu ireki dezakezu, ez duzu komisiorik ordaindu beharko.

Taldean aurrezteko balio du, helburu berarekin, lagunen, senitartekoen edo lankideen artean partekatuta. Erraza, erosoa, malgua eta komisiorik gabea, zuk nahi duzunerako aurreztu dezazun. Hauexek dira jarraitu beharreko urratsak, benetan errazak:

1.     Aukera ezazu aurrezteko zure helburu zehatza: bidai bat, tableta bat, moto bat, eraberritze-lan bat…

2.     Jarri nahi duzun izena zure kontuari; adibidez, AURREZKLIK & bidaia.

3.     Definitu zenbat, noizko eta nola aurreztu nahi duzun, eta guk horretarako tresnak emango dizkizugu. Planifika ezazu dena: helburua, zenbatekoa, epea eta erritmoa.

4.     Partekatu kontuaren egoera familiakoekin, lagunekin… edozein unetan; guztien artean klik eta klik ere aurrez dezakezue.

5.     Kontsultatu kontuaren bilakaera modu grafikoan, jarraipen xehatua egiteko.

6.     Egokitu eta aldatu kopurua, zuen beharren arabera.

7.     Atera zure dirua edo baliogabetu kontua nahi duzunean, komisiorik gabe.

Betetzeko errazagoak baitira partekatutako eta aurrez finkatutako helburuak, batez ere inguruan pertsona egokiak baldin badituzu. Nahikoa da zuetako bat LABORAL Kutxako bezeroa izatea zerbitzu hau erabili ahal izateko.  Zenbat, noizko eta zenbaten artean aurreztu nahi duzuen erabaki baino ez duzue egin behar, eta kalkulagailuak adieraziko dizue zein den zuen aurrezpen beharra helburua lortzeko; zeinen erraza, ezta? Imajina ezazu Indiara bidaiatzea, Eurokoparen finalera edo zure gurasoei ezusteko polit bat ematea haien urrezko ezteietarako; guztion artean eta modu ordenatuan eginez gero, errazagoa izango da helburua lortzea. Eta nahi duzuenean atera dezakezue dirua, inolako arazorik eta komisiorik gabe.

Amamaren urtebetetzerako 600 euro aurreztu beharra al duzue? Hilabetean 50 eurorekin eta lau lagunen artean aurreztea nahikoa izango da. Hiru hilabetean lortu ahal izango duzue. Zuentzako gehiegi baldin bada, kopuru txikiagoa ezar dezakezue, zuen inguruabar eta beharretara egokitzeko. Gainera, nahi adina kontu ireki dezakezu, eta helburu bakoitzerako erritmo ezberdinetan aurrezten joan.

LABORAL Kutxa zure beharrez arduratzen da, eta AURREZKLIK & horren erakusgarri da. Familian edo lagunekin aurrezteko tresna erabilgarri eta praktikoa, antolatuz, planifikatuz eta gozatuz. Aprobetxa ezazu! Gainera, zure hurrengo taldeko bidaia antolatzen ari bazara, har itzazu kontuan aholku hauek, gastuak modu argian antolatzeko.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Bidaiak