Ingurumenaren Nazioarteko Eguna: Opor jasangarriak izateko aholkuak

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna: Opor jasangarriak izateko aholkuak

4 min.

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna: Opor jasangarriak izateko aholkuak

Gaur, ekainak 5, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna da. 1974az geroztik ospatzen da; Nazio Batuen Erakundeak ezarri zuen, bi urte lehenago gai horren inguruan egin zen Stockholmeko Konferentziaren harira. Badira urte batzuk ingurumenaren inguruko kezka nagusia klima-aldaketa dela eta, berriki, zientzialari talde batek ohartarazi du oso litekeena dela 2027rako munduko batez besteko tenperatura 1,5 gradu igotzea, batez ere berotegi-efektuko gasen eraginez, Munduko Meteorologia Erakundeak jakinarazi zuenez. Horrek arazo larriak eragingo ditu mundu mailan: gaixotasunak, poloak urtuko dira, uholdeak sortu, uztei eragingo die…

LABORAL Kutxaren egitekoa

Egoera horren aurrean, erakundeak, gobernuak eta enpresak batu egin behar dira, planeta salbatzen saiatzeko. LABORAL Kutxan hainbat modutara konprometitzen gara zeregin horrekin: Garapen Jasangarrirako Helburuak eta Banku-jarduera Arduratsuaren printzipioak babesten ditugu. Hemen jasotzen ditugu borroka horretan egiten ditugun ekintzak, eta jasangarritasunari buruzko urteko memoria bat dugu. Ondorio batzuk laburbiltzen dizkizugu.

  • Gure merkataritza-finantzazioaren % 72 soziala da: 033 milioi.
  • % 15 ingurumen-helburuetara bideratuta dago: 204 milioi.
  • Gure bezeroentzako Inbertsio-funtsen % 66k ezaugarri jasangarriak ditu.
  • Gure etekinetatik, 18,3 milioi bideratzen dugu gizartera; tartean, nabarmentzekoak dira energia berriztagarrien aldeko neurriak.
  • Neurri handi batean bete dugu karbono-emisioak % 75 murrizteko helburua.

Turismo jasangarria

Egoera hori leheneratzearen ardura ez dagokie gobernuei eta enpresei soilik, baizik eta baita pertsonei ere. Beraz, orain zera galdetu behar diozu zure buruari: Zer egin dezaket nik oporretan, ingurumena hobetzeko? Turismo jasangarri deritzona da, Nazio Batuen esanetan. Hona hemen zenbait aholku.

Modu jasangarrian bidaiatzea

Bidaiatzen duzunean (zure hirian zaudenean bezalaxe), ingurumenerako jardunbide egokiak izan behar dituzu, hala nola hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatu. Gainera, kultura- eta natura-ondarea babestu behar dituzu, eraikin historikoak eta desagertzeko arriskuan dauden espezieak esaterako. Saia zaitez tokiko komunitateetarako onura sozial eta ekonomiko hautemangarriak sortzen. Horrez gain, mugikortasuna bide jasangarriago baterantz birplanteatu behar dugu, eta garraioa iraultzeko garatzen ari diren soluzioetara jo.

Manten ezazu garbi hondartza

Hondartzara (edo mendira) zoazenean, gogora ezazu hondakinak gordetzeko eta ondoren zakarrontzira botatzeko poltsak eramatea. Eta gaika birziklatzen baduzu, are hobeto. Gainera, gero eta hondartza gehiagotan dago debekatuta erretzea; beraz, bururatu ere ez tabakorik eramatea eta zigarro-mutxikinak botatzea edo lurperatzea.

Kontuz barbakoekin

Denoi gustatzen zaigu udan lagunekin barbakoak egitea, baina kontuz ibili behar dugu suarekin. Tenperatura altuak eta sasoi honetan ohikoak diren lehorteak direla eta, probintzia batzuek debekatu egiten dute aire zabalean parrillak erabiltzea. Zure probintzian baimenduta baldin badago ere, ondo zaindu behar duzu sua. Amaitzen duzunean, ziurta ezazu txingarrak ondo itzalita uzten dituzula, gainera ura botata. Gainera, bil ezazu zabor guztia, eta birziklatu.

Ez ezazu aire girotua gehiegi erabili

Giro beroa datorren honetan, fresko-fresko egon nahi izaten dugu. Hondartza eta igerilekua dira aukerarik onena, baina batzuek etxean edo bulegoan aire girotua erabiltzea ere aukera dezakete. Saia zaitez zentzuz erabiltzen: ez ordu luzez, ezta hotz handia jarrita ere. Erabilera orekatua da planetarako, zure osasunerako eta zure poltsikorako onena.

Hotel ekologikoak

Zure oporretarako ostatuaren kokalekua eta prezioa begiratzeaz gain, komeni da hotel ekologikoa izan dadin ere. Har ezazu kontuan eco friendly  zigilu edo bermeren bat izan dezala, hondakinen kudeaketan eta karbono-aztarnaren arloan ingurumenari dagokionez jasangarriak izan daitezen.

Erabil ezazu bizikleta

Bizikletak udarako dira. Eguraldi onarekin eta presarik gabe, gomendagarria da garraio jasangarria erabiltzea. Bizikletak kirola egiteko, haizea aurpegian sentitzeko eta hiria beste ikuspuntu batetik ezagutzeko modu bikaina dira. Baita familia-plan paregabea ere.

Neurri horiek aplikatzen baditugu, moteldu egingo ditugu klima-aldaketaren efektuak eta, beharbada, planetaren baldintzak hobetzea ere lortuko dugu. Ekologia guztion kontua baita, eta ez dago B planetarik. Egingo al duzu bat ingurumenaren aldeko gure borrokarekin?

 

 


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Jasangarritasuna